Proiektuen Zuzendaritza

Hiriberrin, eraikitzeaz gain, Project Management edo Proiektuen Zuzendaritza zerbitzua eskaintzen dizugu.

Aukera hori eskaini ahal izateko, Proiektuen Zuzendaritzan (Proiektuen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra) prestakuntza espezifikoa duten teknikariak ditugu, proiektuaren alderdi guztietan koordinazio orokorreko zereginetan arduratuko direnak, emaitza arrakastatsua lortze aldera.

  • Ezarritako helburuak betetzea, fase guztiak zuzendu, koordinatu eta kudeatuz, hasieratik amaiera bitartean.
  • Kontrol ekonomikoaz arduratu eta balizko desbideratzeak kudeatzea.
  • Ustekabekoak, intzidentziak, arazoak eta premia berriak ebaztea.
  • Dokumentazioa kudeatu eta erregistratzea.
  • Aurrekontuak, kontratuak, eskaintzak, memoriak eta beharrezkoa den dokumentazio mota oro eratzea.
  • Bezeroarekin solaskide lanetan aritzea.
  • Negoziatu eta proiektuan esku-hartzen duten agente ezberdinak koordinatzea.

Ingeniaritza, obra zibila, arkitektura eta hirigintza

Gure lantalde teknikoari eta konfiantzazko enpresa kolaboratzaileei esker, aldez aurretiko aholkularitzako eta era ezberdineko proiektuen idazketarako zerbitzu bat eskain dezakegu.

Arkitekturarekin eta hirigintzarekin lotutako proiektuak zein ingeniaritza industrial eta zibilaren esparruko proiektuak egiten ditugu; besteak beste, urbanizazioak, bide edo kaminoak, lan hidraulikoak, zerbitzu-azpiegiturak, hormigoizko egiturak, egitura metalikoak edo kirol instalazioak.

Compare listings

Compare