Obrako Zuzendaritza Fakultatiboa

Zuzendaritza Fakultatiboa, Espainiako Eraikuntzaren Antolamendurako Legearen arabera, obra zuzentzeaz eta egikaritzeaz arduratzen diren pertsonen multzoa da.

Proiektua daukaten obretan derrigorrez egon behar du Zuzendaritza Fakultatiboak. Sustatzaileak izendatutako teknikariak egoten dira bertan, eta obraren zuzendaritza teknikoaz eta obra gauzatzearen kontrol teknikoaz arduratzen dira.

Hiriberrin konfiantzazko enpresa kolaboratzaileak ditugu. Horiei esker, Zuzendaritza Fakultatiboko zerbitzu oso hori eskain dezakegu, gure bezeroen proiektuetako eraikuntza-prozesuetan agente horien parte-hartzea derrigorrezkoa denean.

Ingeniaritza, obra zibila, arkitektura eta hirigintza

Gure lantalde teknikoari eta konfiantzazko enpresa kolaboratzaileei esker, aldez aurretiko aholkularitzako eta era ezberdineko proiektuen idazketarako zerbitzu bat eskain dezakegu.

Arkitekturarekin eta hirigintzarekin lotutako proiektuak zein ingeniaritza industrial eta zibilaren esparruko proiektuak egiten ditugu; besteak beste, urbanizazioak, bide edo kaminoak, lan hidraulikoak, zerbitzu-azpiegiturak, hormigoizko egiturak, egitura metalikoak edo kirol instalazioak.

Compare listings

Compare