Eraikinen patologiei buruzko txostenak

Mendearen hastapenean eraikuntzan izandako boomaren ondorioz, denbora gutxian etxe ugari eraiki ziren. Alabaina, azkar samar eraikitako etxe horietako askok akats eta arazoak dauzkate, eta kalte egiten diote etxearen balio-bizitzari.

Patologia mota asko eta asko badaude ere, hona hemen, adibide gisa, hiru multzo ohikoenak:

  • Hezetasunak, zorupetik kapilaritatez edo iragazpenagatik, fatxada eta estalkietan ura iragaztearen ondorioz edo kondentsazioaren eraginez sortuak. Are, baita tutu edo hustubideetan izan daitezkeen ihes edo hausturen ondorioz sortuak ere.
  • Arrakalak eta pitzadurak, arrazoi ezberdinek eragindako lesio mekanikoak, kanpoko edo barneko gainkargak kasu, edo beste arrazoi batzuen ondoriozkoak.
  • Erabilitako materialen kalitate eskasa, eraikinaren eraikuntza-elementuetan akatsak edo luiziak eragin ditzakeena.

Gehienetan, Eraikinen Ebaluazio Txostena egitean hautematen dira eraikinetako patologiak. Azterketa edo berrikuspen hori derrigorrez egin behar izaten da antzinatasun jakin bat duten eraikin guztietan. Hiriberrin zerbitzu hori edo eraikinean edozein patologiaren zantzuak egotearen ondorioz beharrezkoa den beste edozein ebaluazio-txosten ipintzen dugu zure eskura.

Patologien jatorriari dagokionez, lesio horiek, jatorriaren arabera, lesio fisiko, lesio mekaniko eta lesio kimiko modura sailka daitezke:

  • Lesio fisikoak: Hezetasuna, zikinkeria eta higadura fisikoa dira ohikoenak
  • Lesio mekanikoak: Arrakalak, pitzadurak, luiziak, higadura mekanikoa eta deformazioak.
  • Lesio kimikoak: Herdoiltzea, korrosioa eta efloreszentziak.
  • Organismo biziek eragindako lesioak: materialen suntsipena eta beste tipologia batzuetako erasoak.

Patologia horiek eta horien balizko eragileak detektatzeko erabiltzen dugun tekniketako bat termografia infragorria da, eraikuntzako patologien diagnostikoari aplikatuta. Teknologia aurreratu horrek aukera ematen digu distantzia jakin batera gainazaleko tenperaturak ikusi eta neurtzeko, gorputz guztiek emititzen duten erradiazio infragorriaren bidez. Modu horretan, eraikinen inguratzaile termikoan hezetasun eta iragazpen nahiz akats mota guztiak topa daitezke.

Ingeniaritza, obra zibila, arkitektura eta hirigintza

Gure lantalde teknikoari eta konfiantzazko enpresa kolaboratzaileei esker, aldez aurretiko aholkularitzako eta era ezberdineko proiektuen idazketarako zerbitzu bat eskain dezakegu.

Arkitekturarekin eta hirigintzarekin lotutako proiektuak zein ingeniaritza industrial eta zibilaren esparruko proiektuak egiten ditugu; besteak beste, urbanizazioak, bide edo kaminoak, lan hidraulikoak, zerbitzu-azpiegiturak, hormigoizko egiturak, egitura metalikoak edo kirol instalazioak.

Compare listings

Compare