Barne-diseinua eta dekorazioa

Zure etxeari ukitu berri bat eman nahi diozu? Berritu egin nahi zenuke zure lokal komertziala? Hiriberrin, dekorazioan eta barne-diseinuan adituak diren langileak ditugu, era guztietako obrak, eraberritze-lanak, birgaitze-lanak eta barneko proiektuak burutzeko.

Eraberritu zure etxea, berritu zure instalazioak edo sortu zure negozioa modu erraz, pertsonalizatu eta zainduan. Zure proiektuaren garapen integrala eskaintzen dizugu, hiru fasetan: proiektatzea, eraikitzea eta dekoratzea.

Gure helburua zein da? Giro pertsonal eta berezia eskaintzea, material, argiztapen, ehundura, altzari eta koloreei dagokienez irtenbide onenak lortuz. Hori guztia, zure etxebizitza edo negozioan duzun espazioaren gaineko analisi bat eginez eta hura birbanatuz, ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Ingeniaritza, obra zibila, arkitektura eta hirigintza

Gure lantalde teknikoari eta konfiantzazko enpresa kolaboratzaileei esker, aldez aurretiko aholkularitzako eta era ezberdineko proiektuen idazketarako zerbitzu bat eskain dezakegu.

Arkitekturarekin eta hirigintzarekin lotutako proiektuak zein ingeniaritza industrial eta zibilaren esparruko proiektuak egiten ditugu; besteak beste, urbanizazioak, bide edo kaminoak, lan hidraulikoak, zerbitzu-azpiegiturak, hormigoizko egiturak, egitura metalikoak edo kirol instalazioak.

Compare listings

Compare