Gure higiezin-zerbitzuak

Erosi - eraberritu - saldu
Higiezin zahar bat erosi eta eraberritzeko asmotan bazabiltza, edo zure etxebizitza saldu baino lehen haren balioa areagotu nahi baduzu... Hiriberri da zure lekua.
Alokatu gurekin
Alokatu nahian bazabiltza, ez kezkatu: hementxe daukagu bilatzen ari zarena.
Bizitzeko, Goierri aukeratu
Etxebizitzak, txaletak, familia bakarreko etxeak, baserriak... Sartu eta ikusi Goierrin salgai dauzkagun etxeak.
Lokal komertzialak, pabiloiak eta bulegoak
Zure negoziorako lokal baten bila bazabiltza, hementxe daukagu behar duzun hori.
Energia-efizientziaren ziurtagiriak
Saldu egin nahi duzu zure higiezina? Ez zaitez korapilatu: Hiriberrin, gu geu arduratuko gara zure Energia Efizientziaren Ziurtagiria egiteaz, zu ezertaz kezka ez zaitezen.
Erosi zure etxea Tolosaldean
Tolosaldean finkatzeko asmotan zabiltza? Hiriberri Higiezinen Agentziak higiezinen aukera zabala eskaintzen dizu, zure etxebizitza ideala aurki dezazun.

Bisita birtualak 360º

Murgiltze esperientzia horiek benetako bisita bat simulatzen dute, eta higiezin osoa zure smartphone, tableta edo ordenagailuaren bidez zeharkatzeko aukera ematen dute, mugitu beharrik gabe.

3D infografiak

Zure etxebizitzak irudia aldatu behar al du? Zure etxebizitzak bizia har dezan eta bere potentzial guztia deskubri dezan gure 3D infografiekin. Estreinatzeko irrikitan egongo zara!

Eraikin zahar bat erosi duzu eta eraberritze bat behar duzu? Saldu aurretik zure etxebizitzari balioa handitu nahi diozu? Etxebizitza berritu nahi duzu alokairuan jartzeko?

Hiriberrik hau guztia egiteko aukera ematen dizu bere zerbitzu integralari esker. Higiezinen enpresa izateaz gain, eraikitzaileak gara eta zerbitzu ugari ditugu zure higiezinarekin nahi duzun guztia egin dezazun. Erosi, saldu, alokatu, diseinatu, apaindu, eraberritu, eraiki, konpondu… Ez ezazu bizitza konplikatu, dena egingo dizugu ezertaz kezkatu beharrik izan ez dezazun.

Compare listings

Compare