Hiriberri Inmobiliaria
Hiriberri Inmobiliaria higiezinen kudeaketako esperientzia berritzaile bat eskaintzen dizugu; arreta zeharo pertsonalizatua, hala aurrez aurreko tratuan nola birtualean.
Hiriberri Eraikuntzak
Eraikuntzako eta eraikingintzako proiektuak egiten ditugu, hala partikularrentzat nola industriaren sektoreko profesionalentzat.
Hiriberri Zerbitzuak
Hiriberrik higiezinen arlora bideratutako zerbitzuen aukera zabala eskaintzen du. Arkitekturako eta ingeniaritzako proiektuak, dekorazioa eta barne-diseinua, Energia Efizientziaren Ziurtagiria...

Hiriberri

BESTE MAILA BATERA ERAMATEN DUGU BEZEROARI ESKAINITAKO ARRETA

Eraikuntzaren esparruko eta higiezinen sektoreko premia guztiei erantzuna emateko xedez sortu zen Hiriberri, irtenbide integral bat eskainita. Bi adar horien arlo guztiak kudeatzeaz gain, higiezin bat eraikitzeko, saltzeko, erosteko edo egoera onean mantentzeko behar diren zerbitzu guztiak eskaintzen ditu.

Bezeroari ahalik eta zerbitzu onena eskaini ahal izateko, sektorean esperientzia zabala duen lantalde tekniko bat du enpresak, bai eta esparru ezberdinetako profesionalak ere.

Gainera, egungo testuinguruarekin bat etorriz, eta publiko guztietara iristearren, sektorearen abangoardian kokatu da Hiriberri, eta beste maila batera eraman du bezeroari eskainitako arreta. Garrantzi berbera ematen die aurrez aurreko tratuari eta birtualari, eta horrela ezin hobeto erantzuten die bezeroei online kanalen bidez ere.

Geure egiten dugu zure proiektua

HIRIBERRIN DENA IZATEAREN ABANTAILAK

HIRIBERRI Inmobiliaria

Hiriberri Inmobiliaria higiezinen kudeaketako esperientzia berritzaile bat eskaintzen dizugu; arreta zeharo pertsonalizatua, hala aurrez aurreko tratuan nola birtualean. Gure artean komunikazio egokia izatea da xedea, zure behar guztiak ezagututa ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko.

Hiriberri Higiezinen Agentziak Gipuzkoa du ardatz, eta Tolosaldean eta Goierrin jarduten du batik bat.

Etxebizitzak, baserriak, txaletak, finkak, lokal komertzialak, pabiloiak, bulegoak, garajeak… Hiriberri Higiezinen Agentzian orotariko aukerak dauzkagu zure beharretara egokituta.

HIRIBERRI Eraikuntzak

Eraikuntzako eta eraikingintzako proiektuak egiten ditugu, hala partikularrentzat nola industriaren sektoreko profesionalentzat. Eraikinak birgaitzea, orotariko higiezinak eraberritzeko lanak, obra zibileko proiektuak, egitura metalikoa, estalkiak, muntaketa eta instalazioak, industriako eta egoitzako mantentze-zerbitzuak.

Helburua kalitate handiko proiektuak lantzea da, arreta berezia eskainiz bezeroak emaitzarekin zinez gustura geratzeari.

Sektorean esperientzia handia duten esparru ezberdinetako profesionalek osatua, eta bazkidetutako enpresen eta hornitzaile espezializatuen sare sendo batekin, emaitza oso eta kalitatezko bat bermatze aldera.

HIRIBERRI Zerbitzuak

Hiriberrik higiezinen arlora bideratutako zerbitzuen aukera zabala eskaintzen du. Arkitekturako eta ingeniaritzako proiektuak, dekorazioa eta barne-diseinua, Energia Efizientziaren Ziurtagiria, lizentziak eta baimenak, Eraikinen Ikuskapen Teknikoa, patologien txostenak eraikinetan, Project Management, Obraren Zuzendaritza, Segurtasunaren eta Osasunaren arloko Koordinazioa.

Horretarako, Hiriberri Zerbitzuetan prestigio handiko kolaboratzaile-sare adierazgarria dago erabilgarri.

Arlo bakoitzean % 100ean espezializatutako langileak, gure bezeroei zerbitzurik onena eskaintzeko.

Compare listings

Compare