Obra zibila

Era guztietako obra zibilean esperientzia zabala duen lantalde teknikoa daukagu, eta ingeniaritza zibilaren alorrean edozein obra egiteko beharrezkoak diren baliabideak dituzten enpresa kolaboratzaileen konfiantza eta konpromisoa ere bai.

  • Urbanizazioak
  • Bideak edo bidexkak
  • Obra hidraulikoak
  • Zerbitzu-azpiegiturak
  • Hormigoizko egitura
  • Egitura metalikoa
  • Kirol-instalazioak

Energia-efizientzia

Gure herrialdean jorratzeke daukagun arlo nagusietako bat etxebizitzen isolamendua da. Eraikin bat isolatzeak abantaila ekonomikoak ditu, baina, horrez gain, erosotasuna ematen du, higiezinaren balioa areagotzen du, eta etorkizunera begira lan gutxiago eskatzen du fatxadak egoera onean mantentzeko.

HIRIBERRI Eraikuntzan, energiaren aldetik efizienteak diren eraikinak diseinatzen eta eraikitzen ditugu, eta, era berean, eraikinaren energia-efizientzia hobetzeaz arduratzen gara, kasu bakoitzeko premien arabera.

  • Fatxada aireztatuak
  • KITS sistema (Kanpoko Isolamendu Termikoko Sistema)
  • Estalkien isolamendua
  • Barneko ganbera eta arkugainen isolamendua

Compare listings

Compare