Eraikuntza

Bizitegi eta industria erako eraikuntza-lanak egiten ditugu. Familia bakarreko etxe txikietatik hasi, eta bizitegi erako eraikinak zein eraikin industrialak eraikitzen ditugu.

Hastapenetik amaiera bitartean gure inplikazioa eskaintzen dugu hasierako ideia haren eraikuntza garatu eta egia bilaka dadin.

Badakigu zein diren industriaren sektoreko eskakizunak eta proiektu bakoitza zorroztasunez planifikatzeko eginahala egiten dugu, hartako ekoizpen-prozesuak betez.

Bizitegi-eraikuntza

  • Familia bakarreko etxeak
  • Baserriak
  • Txaletak eta bizitegi-eraikinak

Eraikuntza industriala

  • Pabiloi eta eraikin industrialak
  • Bulegoetarako eraikinak
  • Kontrolerako eta instalazioak hartzeko eraikinak

Zuzkidurazko eraikuntza

  • Zuzkidurazko eraikuntzak eta ekipamendu publikoak.

Energia-efizientzia

Gure herrialdean jorratzeke daukagun arlo nagusietako bat etxebizitzen isolamendua da. Eraikin bat isolatzeak abantaila ekonomikoak ditu, baina, horrez gain, erosotasuna ematen du, higiezinaren balioa areagotzen du, eta etorkizunera begira lan gutxiago eskatzen du fatxadak egoera onean mantentzeko.

HIRIBERRI Eraikuntzan, energiaren aldetik efizienteak diren eraikinak diseinatzen eta eraikitzen ditugu, eta, era berean, eraikinaren energia-efizientzia hobetzeaz arduratzen gara, kasu bakoitzeko premien arabera.

  • Fatxada aireztatuak
  • KITS sistema (Kanpoko Isolamendu Termikoko Sistema)
  • Estalkien isolamendua
  • Barneko ganbera eta arkugainen isolamendua

Compare listings

Compare