Birgaitzea eta zaharberritzea

Zerbitzu integrala eskaintzen dugu gure bizitegi-ondarea eta ondare historikoa birgaitu eta zaharberritzeko. Eraikinak birgaitzeko lanak egiten ditugu higiezinak eskatzen diren erabilera eta funtzionaltasun berrietara egokitzeko, eta zaharberritze-lanak ere egiten ditugu, edozein elementu berritze aldera.

Langile espezializatuak ditugu prest, zure fatxada edo estalkia modu egokian eta xehetasunez aztertuko dutenak, patologiak zein diren erabaki, horien larritasuna neurtu, eta birgaitzeko sistema egokiak diseinatzeko.

Gainera, igogailuak ordeztu eta berriak ipintzeko lanak egiten ditugu. Horrez gain, beharrezkoak diren zaharberritze-lanak egiten ditugu ezkaratzetan, etxebizitzako beste sarbide batzuetan eta gainerako baterako zonaldetan.

Birgaitzea

  • Fatxadak. Fatxadak konpontzea eta isolatzea.
  • Estalkiak. Estalkiak konpontzea, ordeztea, isolatzea eta iragazgaiztea.
  • Oztopo arkitektonikoak kentzea. Igogailuak ordeztu eta berriak ipintzea. Horrez gain, ezkaratzetan eta etxebizitzako gainerako sarbide-gunetan beharrezkoak diren zaharberritze-lanak egitea.
  • Patioak eta baterako zonaldeak. Isolamendua, iragazgaiztea, zoladurak, estaldurak eta instalazioak.

Zaharberritzea

  • Hargintza. Lanketa, kokapena, konponketa eta tratamenduak.
  • Zeramikak eta mortero bereziak. Adreilua, karezko morteroak, pinturak eta tratamenduak.
  • Kapilaritateak, iragazkortasunak, kondentsazioak edo hausturek eragindako patologiak ebazteko aplikatutako teknikak.
  • Erliebeak, bolumenak, pinturak.
  • Teila tradizionala, arbela, txapa, zinka, kobrea.

Hiriberri Eraikuntzan, bestalde, antzinako etxe eta eraikinak zaharberritzeko eta kontserbatzeko tratamendu bereziak aplikatzen ditugu. Konturik handienarekin zaharberritzen eta zaintzen ditugu eraikinak, jatorrizko elementuak indartuz eta kaltetuta dauden zatietako bolumenak garaiko materialekin ordeztuz eta berreskuratuz; eta, beharrezkoa denean, berrintegrazio kromatikoa gauzatuz.

Fatxadak konpondu eta berrezartzeko, hainbat sistema erabiltzen ditugu; esate baterako, KITS sistema, fatxada aireztatua, eta mortero eta pintura bidezko gaineztatze mota ezberdinak.

FATXADA AIREZTATUAK. Fatxada aireztatua inguratzailean material isolatzailea ipintzean datza. Isolatzailearen eta gaineztatzearen artean aire-ganbera bat sortzen da, eta horrek, «tximinia-efektua» dela medio, aireztatze naturala eragiten du. Horrela, isolamendua lehor mantentzen da eta asko aurrezten da energiaren kontsumoan. Sistema hori asko erabiltzen da gaur egun, kalitate handikoa delako, estetikaren aldetik aukera ugari ematen dituelako, eta isolamendu termiko eta akustikoan abantaila asko eskaintzen dituelako. Eraikinaren isolamendu-arazoak konpontzeko sistemarik eraginkorrena da, ezabatu egiten baititu zubi termikoak, bai eta kondentsazio-arazoak ere.

KITS SISTEMA KITS sistema (Kanpoko Isolamendu Termikoko Sistema) eraikinaren kanpoaldean zuzenean material isolatzaileko plantxak ipintzean oinarritutako isolamendu-sistema bat da. Materiala itsasgarrien eta finkatze mekaniko bidez ipintzen da, ondoren berriro higiezinaren estiloarekin bat datorren azken akabera bat burutzeko. Irtenbide tekniko horrek nabarmen hobetzen du eraikinen energia-efizientzia eta estetika interesgarriak eskaintzen ditu. Sistema hori oso ohikoa da etxebizitzetan eta familia bakarreko etxeetan, hala obra berrian nola birgaitzeko obretan.

Energia-efizientzia

Gure herrialdean jorratzeke daukagun arlo nagusietako bat etxebizitzen isolamendua da. Eraikin bat isolatzeak abantaila ekonomikoak ditu, baina, horrez gain, erosotasuna ematen du, higiezinaren balioa areagotzen du, eta etorkizunera begira lan gutxiago eskatzen du fatxadak egoera onean mantentzeko.

HIRIBERRI Eraikuntzan, energiaren aldetik efizienteak diren eraikinak diseinatzen eta eraikitzen ditugu, eta, era berean, eraikinaren energia-efizientzia hobetzeaz arduratzen gara, kasu bakoitzeko premien arabera.

  • Fatxada aireztatuak
  • KITS sistema (Kanpoko Isolamendu Termikoko Sistema)
  • Estalkien isolamendua
  • Barneko ganbera eta arkugainen isolamendua

Compare listings

Compare