Higiezinak eta instalazioak mantentzeko lanak

Lantalde espezializatu bat daukagu edozein patologia hautemateko, diagnostikatzeko eta konpontzeko.

  • Kapilaritate-hezetasunak eta iragazketak hauteman eta kentzea
  • Orotariko gaineztatze, emokadura, esgrafiatu, plakatze edota pinturak aplikatzea
  • Fatxadak eta paramentuak garbitzea
  • Estalkiak eta erretenak garbitzea
  • Iragazgaiztea eta tratamendu hidrofugoak
  • Pitzadurak eta arrakalak konpontzea
  • Instalazioak berritu eta konpontzea

Ingeniaritza, obra zibila, arkitektura eta hirigintza

Gure lantalde teknikoari eta konfiantzazko enpresa kolaboratzaileei esker, aldez aurretiko aholkularitzako eta era ezberdineko proiektuen idazketarako zerbitzu bat eskain dezakegu.

Arkitekturarekin eta hirigintzarekin lotutako proiektuak zein ingeniaritza industrial eta zibilaren esparruko proiektuak egiten ditugu; besteak beste, urbanizazioak, bide edo kaminoak, lan hidraulikoak, zerbitzu-azpiegiturak, hormigoizko egiturak, egitura metalikoak edo kirol instalazioak.

Compare listings

Compare