Energia Efizientziaren Ziurtagiria

Energia Efizientziaren Ziurtagiria nahitaez eskuratu behar da Gipuzkoan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Espainiako Estatu osoan, higiezin bat alokatzeko edo saltzeko.

Dokumentua, ezinbestekoa eta Gobernuak eskatzen duena, horretarako gaitutako arkitekto edo ingeniari tekniko batek ematen du. Pertsona horrek, higiezina bisitatu ondoren, energia-efizientziaren gaineko azterlan bat egiten du, eta hainbat alderdi balioesten ditu, hala nola isolamendua, argiztapena, berokuntza edota hozketa. Higiezinaren gaineko analisi hori egin ondoren, eta derrigorrezko lege horren erregelamenduari jarraikiz, gure teknikariek dagokion energia-efizientziaren ziurtagiriaren kategoria emango diote higiezinari, hura identifikatzeko hizki batekin irudikatuz. Ziurtagiri hori dagokion espedientearekin batera ematen zaio bezeroari.

Ingeniaritza, obra zibila, arkitektura eta hirigintza

Gure lantalde teknikoari eta konfiantzazko enpresa kolaboratzaileei esker, aldez aurretiko aholkularitzako eta era ezberdineko proiektuen idazketarako zerbitzu bat eskain dezakegu.

Arkitekturarekin eta hirigintzarekin lotutako proiektuak zein ingeniaritza industrial eta zibilaren esparruko proiektuak egiten ditugu; besteak beste, urbanizazioak, bide edo kaminoak, lan hidraulikoak, zerbitzu-azpiegiturak, hormigoizko egiturak, egitura metalikoak edo kirol instalazioak.

Compare listings

Compare