Hiriberrin, eraikitzaile eta higiezin-agente izateaz gain, zure higiezinerako zerbitzu aukera zabala eskaintzen dugu.

Arkitekturako eta ingeniaritzako proiektuak, dekorazioa eta barne-diseinua, Energia Efizientziaren Ziurtagiriak, lizentzia eta baimenen kudeaketa, Eraikinen Ikuskapen Teknikoak, patologien txostenak eraikinetan, Project Management, Obra Zuzendaritza Fakultatiboa, Segurtasun eta Osasunaren arloko Koordinazioa.

Horretarako, Hiriberri Zerbitzuetan, berezko baliabideak izateaz gain, prestigio handiko kolaboratzaile-sare adierazgarria dago erabilgarri.

Arlo bakoitzean % 100ean espezializatutako langileak, zuri zerbitzurik onena eskaintzeko.

Hona gure zerbitzuetako batzuk

Ingeniaritzako eta arkitekturako proiektuak
Proiekturen bat darabilkizu buruan? Hiriberrin, hala arkitekturarekin eta hirigintzarekin lotutako proiektuak nola ingeniaritza zibil eta industrialekoak egiten ditugu.
Barne-diseinua eta dekorazioa
Zure etxeari ukitu berri bat eman nahi diozu? Berritu egin nahi zenuke zure lokal komertziala? Dekorazioan eta barne-diseinuan adituak diren langileak ditugu Hiriberrin, era guztietako obrak, eraberritze-lanak, birgaitze-lanak eta barne-proiektuak burutzeko.
Energia-efizientziaren ziurtagiria
Saldu egin nahi duzu zure higiezina? Ez zaitez korapilatu, Hiriberrin zure EEZ ziurtagiria egingo dizugu, ezerekin kezkatu ez zaitezen.
Eraikinen ikuskapen teknikoak
Zure eraikinak berdin erdiko antzinatasuna gainditu al du? Hiriberrik teknikari homologatuak ditu, higiezinera bertara egindako bisita batean baterako zonaldeak egiaztatuko dituztenak.

Ingeniaritza, obra zibila, arkitektura eta hirigintza

Gure lantalde teknikoari eta konfiantzazko enpresa kolaboratzaileei esker, aldez aurretiko aholkularitzako eta era ezberdineko proiektuen idazketarako zerbitzu bat eskain dezakegu.

Arkitekturarekin eta hirigintzarekin lotutako proiektuak zein ingeniaritza industrial eta zibilaren esparruko proiektuak egiten ditugu; besteak beste, urbanizazioak, bide edo kaminoak, lan hidraulikoak, zerbitzu-azpiegiturak, hormigoizko egiturak, egitura metalikoak edo kirol instalazioak.

Compare listings

Compare