Eraberritze-lanak

Eraberritze-lanak egiteko zerbitzuarekin, bezero bakoitzaren premietara egokitzen gara. Eraberritze oso bat egin dezakegu, espazioak birbanatuz eta higiezinaren elementu guztiak eguneratuz. Edota eraberritze partziala egin dezakegu, gela batzuk soilik eraberrituz edo berrituz. Finean, gure bezeroen neurrira egindako eraberritze-lanak eskaintzen ditugu.

Energia-efizientzia

Gure herrialdean jorratzeke daukagun arlo nagusietako bat etxebizitzen isolamendua da. Eraikin bat isolatzeak abantaila ekonomikoak ditu, baina, horrez gain, erosotasuna ematen du, higiezinaren balioa areagotzen du, eta etorkizunera begira lan gutxiago eskatzen du fatxadak egoera onean mantentzeko.

HIRIBERRI Eraikuntzan, energiaren aldetik efizienteak diren eraikinak diseinatzen eta eraikitzen ditugu, eta, era berean, eraikinaren energia-efizientzia hobetzeaz arduratzen gara, kasu bakoitzeko premien arabera.

  • Fatxada aireztatuak
  • KITS sistema (Kanpoko Isolamendu Termikoko Sistema)
  • Estalkien isolamendua
  • Barneko ganbera eta arkugainen isolamendua

Compare listings

Compare