Eraikuntzako eta eraikingintzako proiektuak egiten ditugu, hala partikularrentzat nola industriaren sektoreko profesionalentzat. Eraikinak birgaitzeko obrak eta higiezin mota guztiak eraberritzeko lanak egiten ditugu. Halaber, obra zibileko proiektuak, egitura metalikoa, estalkiak eta muntaketa zein instalazioak gauzatzen ditugu, eta industria eta egoitzako mantentze-zerbitzuak eskaintzen ditugu.

Helburua kalitate handiko proiektuak lantzea da, arreta berezia eskainiz bezeroak emaitzarekin zinez gustura geratzeari.

Gure lantaldea sektorean esperientzia handia duten esparru ezberdinetako profesionalek osatuta dago, eta bazkidetutako enpresen eta hornitzaile espezializatuen sare sendo bat dugu erabilgarri, emaitza oso eta kalitatezko bat bermatze aldera.

Gure bezeroekin konprometitutako enpresa bat gara. Haien proiektuan geurea balitz bezala murgiltzen gara.

Gure metodologia

Elkarrizketa
Bezeroarekin elkartzen gara, bere beharrak ezagutzeko eta guk eman ditzakegun zerbitzuak aztertzeko.
Ikerketa
Ikerketa Lekura bertara bisita bat egiten dugu, balizko irtenbideak aztertu eta ebaluatzeko, datuak hartuz eta beharrezkoak diren neurketak eginez.
Aurrekontua
Prezio lehiakorrena bilatzen dugu, eta irtenbide optimizatu bat eskaintzen diogu bezeroari.
Gauzatzea
Prezio lehiakorrena bilatzen dugu, eta irtenbide optimizatu bat eskaintzen diogu bezeroari.
Konpromisoa
Hiriberrin gure bezeroekiko konpromisoa hartzen dugu. Entzun egiten ditugu eta beren proiektuko ekintza guztietan elkarlanean jarduten dugu, aholku egokiak emateko eta haien itxaropenak beteko dituen emaitza lortzeko.

Energia-efizientzia

Gure herrialdean jorratzeke daukagun arlo nagusietako bat etxebizitzen isolamendua da. Eraikin bat isolatzeak abantaila ekonomikoak ditu, baina, horrez gain, erosotasuna ematen du, higiezinaren balioa areagotzen du, eta etorkizunera begira lan gutxiago eskatzen du fatxadak egoera onean mantentzeko.

HIRIBERRI Eraikuntzan, energiaren aldetik efizienteak diren eraikinak diseinatzen eta eraikitzen ditugu, eta, era berean, eraikinaren energia-efizientzia hobetzeaz arduratzen gara, kasu bakoitzeko premien arabera.

  • Fatxada aireztatuak
  • KITS sistema (Kanpoko Isolamendu Termikoko Sistema)
  • Estalkien isolamendua
  • Barneko ganbera eta arkugainen isolamendua

Compare listings

Compare